San Joanetako mezak, asteazken eta ostegunean

Kronika - Erredakzioa 2021ko eka. 21a, 00:00

19:30etan izango da San Joan bezperakoa, eta 11:00etan San Joan egunekoa. Ostiralean, Elorrabiko zubiaren ondoan jarri dute zita.

Hiru hitzordu jarri ditu Hernaniko Parrokiarteak, datozen egun berezietarako. Horrela, jakinarazi du San Joanetako mezak egingo dituztela asteazkenean eta ostegunean, San Joan Bataiatzailea parrokian.

Asteazkenean, arratsaldeko 19:30etan izango da San Joan bezperakoa. Andre Mariari Salbea eta San Joan zaindariari gorazarrea kantatuko diete, «haiei omenaldia eskaintzeko eta beraien babesa eskatzeko».

San Joan egunean, berriz, goizeko 11:00etan egingo dute me­za nagusia, zaindariaren egu­­na ospatzeko.

Eta ostiralean, azkenik, Elorrabiko zubiaren ondoan jarri dute urteroko hitzordua, goizeko 11:00etan. Bertan, meza egingo dute, 1978ko ekainaren 25ean hil zirenak gogoratuz.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!