Emakumezkoen San Joan Torneoa, larunbat honetan

Kronika - Erredakzioa 2021ko eka. 21a, 00:00

Hirugarren urtez, Emakumezkoen San Joan Torneoa antolatu du Hernani Errugbi Elkarteak, larunbat honetarako. Goizeko 11:00etan hasiko da, Landaren, eta lau euskal taldek hartuko dute parte: Hernanik, Durangok, La Unicak eta Bera Berak. Gainera, torneoak balioko du urteurren berezi bat ospatzeko: 10 urte beteko dira, emakumezko seniorren taldea sortu zuela Hernanik. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!