San Joanetan ekintzarik ez Goiz Eguzkin, osasun-egoeragatik

Kronika - Erredakzioa 2021ko eka. 20a, 00:00

Joan den urtean bezala, aurten ere ezingo dute San Joanetako ospakizunik egin, Goiz Eguzki egoitzan, pandemiaren eraginez. Bigarren urtez, osasun-arauek ez dute baimendu ospakizunik egitea bertan. Edonola ere, «jai zoriontsuak» opa dizkie Goiz Eguzkiko zuzendaritzak denei, eta espero du, «San Joanak merezi duten bezala ospatzea datorren urtean».

Jakinarazi dute, bestalde, bulegoa itxita egongo dela ekainaren 21etik 27ra, baina taberna, ileapaindegia eta podologoa normaltasunez ariko dira lanean. Eta gogorarazi dute, uztailaren 18an bukatuko dela epea, datorren ikasturteko jardueretan aurreinskripzioak egiteko.

Era berean, bazkideei gomendatu diete, whatsappa izanez gero, bulegoan beraien telefono zenbakia ematea eta Goiz Eguzkiren telefono mugikorra sartzea beraien kontaktuetan, albisteak eta oharrak zuzenean jasotzeko whatsappetik.

Eta azkenik, aurkezpen-solasaldi bat ere iragarri dute, ekainaren 30erako: ipar martxako begiraleak egongo dira egoitzan, kirol horren onurak eta egiten dituzten jarduerak aurkezteko, arratsaldeko 18:00etan aretoan. 30 lagunentzako izango da tokia bertan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!