Urteroko manifestazioa, ekainaren 23an

Kronika - Erredakzioa 2021ko eka. 20a, 00:00

Urtero bezala, manifestazioa egingo dute ekainaren 23an, LAB sindikatuak, Ernaik eta Sortuk deituta. Arratsaldeko 19:00etan abiatuko dira Plazatik, «elkartasun osoa» adierazteko «oraindik etxetik urrun jarraitzen duten euskal preso, iheslari eta deportatu guztiei».

Era berean, besarkada eta elkartasun «beroena» helarazi nahi diete haien senide eta lagunei: «Covid-19aren egoera dela eta, gehien maite dituzuenekin egoteko izugarrizko zailtasunak izan dituzue. Hala ere, oztopo guztien gainetik, aurrera egin duzue, eta hori izugarria da», diote.

Eta manifestazioarekin bat egiteko deia luzatu diete herritarrei: «guztiok dugu helburu bera, preso politikorik gabeko Euskal Estatu sozialista eta feminista bat eraikitzea».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!