Hausnarketa saioa eta agerraldia izango dira gaur, Tilosetan

Kronika - Erredakzioa 2021ko eka. 19a, 00:00

'Gazte eztanda!' izenburupean, hi­ru eguneko topaketak prestatu dituzte Buruntzaldeko hainbat eragilek Hernanin eta gaur amaituko dira.

Gazte eztanda! izenburupean, hi­ru eguneko topaketak prestatu dituzte eskualde mailan, Buruntzaldeko hainbat eragilek. Aurreko bi egunetan Elizatxon hitzaldiak egin eta gero gaur Tilosetan egingo dituzte azkeneko bi topaketak. Goizeko 10:00etan, hausnarketa saioa egiteko elkartuko dira bertan: Gazteon indarrak batu, borrokatu eta etorkizuna eraldatu. Eta ondoren, eguerdiko 12:00etan, agerraldia egingo dute gazteek, Tilosetan bertan. «Gazteok badugu zer esana, eta ahotsa ematen ez badigute, oihu egiteko moduak aurkituko ditugu!», nabarmendu dute.


Hausnarketa zein tresna behar dituzten haien ahotsa entzun dadin

Horrela, topaketen bitartez erakutsi nahi dute, eskualdeko gazteak ez daudela geldi, eta hausnartuko dute, zein tresna behar dituzten haien ahotsa entzun dadin etorkizunean.

Hitzaldien bitartez, gainera, aurkeztuko dute gazteen problematika ezberdinen inguruan lanean ari diren eragileen jarduna.
Era berean, topaketa hauekin salatu nahi dute gazteak «seinalatu» dituztela, «bizi dugun egoeraren errudun gisa». Eta azkenik, harremanetan jartzeko «espazio aske eta seguru bat» eskaini nahi izan diete, eskualdeko gazteei.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!