Murgiondok San Fermin Torneoan egin du debuta profesional mailan

Kronika - Erredakzioa 2021ko eka. 19a, 00:00

San Fermín Torneoaren aurkezpena.

Bart gauean hasi zen Galarretan A eta B txapelketak izango dituen Torneoa eta Goikoetxearekin ari da.

San Fermin Torneoa Galarretan bart gauean hasi zen eta bi txapel jarriko dira jokoan, nagusia A multzoko txapelketarekin eta bigarrena B multzokoa. Uztailaren 14ra arte luzatuko da eta bi hernaniar eta goizuetar batek jokatuko dituzte bi txapelketak. Barrenetxea A txapelketan ariko da eta Zubiri eta Murgiondo B txapelketa jokatzen hasi ziren bart gauean. Beraz, atzo gauean egin zuen debuta Murgiondo atzelari hernaniarrak, Goikoetxea urnietarrarekin batera. 

Txapelketa bi taldeetan banatu da; A eta B multzoetan, lehenengoa hiru bikotek osatzen dute eta bigarrena lau bikotek. A multzoak San Fermin Txapelketa nagusia jokatuko du, hiru bikote eta sei pilotari nagusiekin. B multzoa gainontzeko erremontistek osatzen dute eta bigarren txapel bat jokatuko da.
A multzoko hiru bikoteak Urriza-Aizpuru III, Juanenea-Barrenetxea IV eta Ansa II-Larrañaga dira. B multzoan Zaldua II-Labaka, Urrutia II-Martirena, Loitegi-Zubiri eta Goikoetxea V-Murgiondo arituko dira.

Txapelketa bost jardunalditan jokatuko da. Atzo, uztailaren 1ean eta uztailaren 3an denen arteko ligaxka bati dagozkion partidak jokatuko dira bi multzoetan. A multzoko eta B multzoko finalerdiak uztailaren 7an jokatuko dira eta bi multzoetako finalak uztailaren 14an.

Pandemiaren ondorioz, San Fermin Txapelketa Galarretan jokatu behar izan dute eta ez, ohi bezala, Huarteko Euskal Jain. Berrikuntza nagusi horrekin ligaxkako lehen sailkatua finalera pasako da eta bigarren eta hirugarren sailkatuek finalerdi bat jokatuko dute. B multzoan laugarren sailkatua kanporatuta geratuko da.

Partidak 30 tantora dira eta puntuaketa sistema erabiliko da ligaxkan. Murgiondorekin batera Loitegik, Zubiriren bikoteak, atzo debutatu zuen. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!