Inklusibo Txapelketaren laugarren edizioa jokatuko da gaur Landaren

Kronika - Erredakzioa 2021ko eka. 19a, 00:00

Hernani Club Rugby Elkarteak antolatuta, Inklusibo Txapelketaren laugarren edizioa jokatuko da gaur Landaren, goizeko 11:30etatik aurrera. Aurten, Getxo Rugby Taldea izango da gonbidatua. Partidaren amaieran sari banaketa egongo da eta Ane Ibarburu Hernaniko Kirol Zinegotzia, Tomas Epalza Euskal Errugbi Federazioko Lehendakariordea eta Joxe Kurutz Elosegi Hernani Club Rugby Elkarteko Lehendakaria egongo dira, txapeldunei dominak eta merezitako txapelak banatzen. Euskal Errugbi Federazioak antolatu behar zuen Bultza Liga urtebete atzeratu da eta horregatik, IV. Inklusibo Txapelketako partida izango da ofizialki jokatuko den lehena. Ondo bidean, eta pandemia egoerak aldaera haundirik izango ez balu, hurrengo denboraldian jokatuko litzake lehen Bultza Liga ofiziala. Ikuslerik gabe jokatuko da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!