Denontzat taldeko kirolari ugarik parte hartu zuten Andorrako Spartan proban

Kronika - Erredakzioa 2021ko eka. 19a, 00:00

Garaipenak eta ohorezko postuak lortu zituzten hernaniarrek.

Andorrako Spartan probara Denontzat taldeak partaide ugari eraman zituen aurreko astean eta emaitza onak lortu dituzte 21 eta 12 kilometrotako lasterketetan.  Aipagarria da elite mailan Asier Landarteren zortzigarren postua eta Jox Pesoren bederatzigarrena. Adin ezberdinetan garaipenak eta ohorezko postuak iritsi ziren. Honela, Xabat Pagola (18-24), Igor Arruti (25-29), Eneko Pontesta (30-34) eta Ismael Mateok (45-49) garaipena lortu zuten. Xabier Muñoz (18-24) eta Eneka Gorrotxategik (25-29) bigarren amaitu zuten.  Igandean 12 kilometroko proba jokatu zen eta hemen ere Patrick Laqueche (18-24), Ania Arregi (18-24), Vanessa Alzaga (25-29) eta Eider Alonso (35-39) aurreneko postuan iritsi ziren. Olatz Altuna laugarren (35-39), Xabier Muñoz  bigarren (18-24), Koldo Martinez bosgarren (18-24) eta Maddi Arteaga hirugarren (25-29). Andorrako espedizioa 60 kidek osatzen zuten kirolari eta senitartekoen artean.

Datorren igandean, ekainaren 27an Hernanin Denontzat lasterketa jokatuko da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!