Jolas librerako aukera izango da gaur, arratsaldeko 17:00etatik 19:00etara Ave Maria parkean, Plisti plasta egitasmoarekin, Gaztetu Hernaniren eta Udalaren eskutik. 0-12 urte bitarteko haurrentzat izango da, eta material desegituratuarekin eginiko jolasekin prestatuko dute tailerra, haurrek nahi bezala erabili ditzaten piezak. Ez da izena eman behar, baina aforoa kontrolatuko dute. Eguraldi txarra eginez gero, Atsegindegin izango da.