Salaberriak, Lopezek eta Urkiolak 3 domina, Gipuzkoakoan

Kronika - Erredakzioa 2021ko eka. 19a, 00:00

Nora Lopez eta Nagore Urkiola pasa den igandeko podiumean.

Master eta adingabekoen Gipuzkoako txapelketak bi asteburu ezberdinetan jokatzen ari dira. Lehenengoa pasa den igandean izan zen Anoetako miniestadioan eta bertan Hernaniko ordezkariek hiru domina lortu zituzten. 3.000 metrotan Izaro Salaberriak zilarra leporatu zuen (12:24.87), Nora Lopezek luzeera jauzian ere zilarra lortu zuen (5,25 m.) eta proba berean Nagore Urkiolak brontzea (5,05 m.).

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!