Hernani eta Pasaia artean trenik ez

Kronika - Erredakzioa 2021ko eka. 19a, 00:00

Gaur eta bihar tren zerbitzua etengo da Hernani eta Pasaia artean.

Renfe Donostiako geltokian egiten ari den obrak direla eta, Hernaniko geltokitik Donostiarako autobusak ipiniko dituzte asteburuan. Renfek jakinarazi duenez, Hernani eta Pasaia artean tren zerbitzua etengo da egun horietan. Trena Hernaniko geltokiraino iritsiko da eta gero autobusak jarriko dituzte ibilbidea osatzeko.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!