Udal Jolas igerilekuak bihar irekiko dira

Kronika - Erredakzioa 2021ko eka. 18a, 00:00

Iaz bezala, aforoa erdia denez, egunean bi txanda egongo dira eta herritar bakoitzak txanda bakarra aukeratu beharko du.

Hernaniko kanpoko jolas igerilekuak gaur irekiko dira eta pandemiaren ondorioz, aforoa %50ekoa izango denez, iaz bezala, bi txanda izango dira: goizez eta arratsaldez.

Bi aukera daude sartzeko: abonu txartela aterata edo aldian aldiko sarrera erosita. Bi kasuetan, aldez aurretik hartu beharko da txanda eta egun bakoitzean txanda bakarra aukeratu ahal izango da.

Goizeko txanda 10:00etatik 15:00etara (14:30etan uretatik atera beharko da, eta arratsaldeko txanda 15:30etatik 20:30etara (20:00etan uretatik atera). Indarrean dauden neurriengatik aurten ere ez dira goiko toboganak irekiko eta aldagelak ezingo dira erabili.

Kanpoko igerilekuko abonua ez dutenek sarrera erosi beharko dute online edo bertan erosita, txartel bidez. Eta honekin batera hitzordua ere hartuta geratuko da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!