Solasaldia Milagrosan, Larrarte eta Oiartzabalekin

Kronika - Erredakzioa 2021ko eka. 18a, 00:00

Sarek antolatu du, gaur 18:00etan hasita, eta bertan izango dira Iñaxio Oiartzabal Sareko kidea eta Aiert Larrarte abokatua.

Ibilian ibilian, etxerako bidean udako kanpainaren barruan, solasaldia antolatu du Hernaniko Sarek, gaur arratsalderako. Milagrosan izango da, 18:00etan hasita; eta bertan egongo dira Iñaxio Oiartzabal Sareko kidea eta Aiert Larrarte abokatua.

Hainbat gairi helduko diete bi hizlariek, biharko saioan. Besteak beste, honakoak landuko dituzte solasaldian: egungo preso politikoen egoera, gradu aldaketen garrantzia, eta etorkizuneko erronkak.

Gainera, preso ohi batzuk ere gonbidatu dituzte saiora, «beraien testigantza aurreneko pertsonan jasotzeko asmoz», Sarek jakinarazi duenez.

Eta hernaniar guztiei luzatu diete gonbitea, Milagrosara gerturatu eta solasaldian parte hartzeko; eta horrekin batera, baita «presoen etxerako bidean aktibo izateko» ere.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!