Karabina tiro lehiaketarako, izenematea

Kronika - Erredakzioa 2021ko eka. 18a, 00:00

San Joanetako egitarauaren barruan, Miguel Olloren Oroimenezko karabina tiro lehiaketa antolatu du Txantxangorri elkarteak, ekainaren 23rako, 17:00etatik 19:00etara. Eta bertan parte hartzeko, igande honetan bukatuko da izena emateko epea. Txantxangorrin dago apuntatzeko zerrenda, eta ordua ere aukeratu dezakete partehartzaileek: 10 minututik behin, bi partehartzaile ariko dira gehienez. 2005 urtean edo beranduago jaiotakoek hartu dezakete parte.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!