Solasaldia bihar Milagrosan, Aiert Larrarte eta Iñaxio Oiartzabalekin

Kronika - Erredakzioa 2021ko eka. 17a, 00:00

Ibilian ibilian, etxerako bidean udako kanpainaren barruan, solasaldia antolatu du Hernaniko Sarek, bihar arratsalderako. Milagrosan izango da, 18:00etan; eta bertan egongo dira Iñaxio Oiartzabal Sareko kidea eta Aiert Larrarte abokatua. Landuko dituzte, besteak beste, egungo preso politikoen egoera, gradu aldaketen garrantzia eta etorkizuneko erronkak. Gainera, preso ohi batzuk ere gonbidatu dituzte, beraien testigantza ezagutzera emateko; eta herritar guztiei luzatu diete gonbitea, bertaratu eta parte hartzeko.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!