Jolas librerako aukera larunbatean, Ave Marian

Kronika - Erredakzioa 2021ko eka. 17a, 00:00

Jolas librerako aukera izango da larunbatean, arratsaldeko 17:00etatik 19:00etara Ave Maria parkean, Plisti plasta egitasmoarekin, Gaztetu Hernaniren eta Udalaren eskutik. 0-12 urte bitarteko haurrentzat izango da, eta material desegituratuarekin eginiko jolasekin prestatuko dute tailerra, haurrek nahi bezala erabili ditzaten piezak. Ez da izena eman behar, baina aforoa kontrolatuko dute. Eguraldi txarra eginez gero, Atsegindegin izango da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!