Lanak gaurtik, apeaderoko horma egonkortzeko

Kronika - Erredakzioa 2021ko eka. 17a, 00:00

Bukatzear dira Atzieta eta apeadero arteko irisgarritasuna hobetzeko lanak; eta gaur, ekingo diete eremu horretako hormaren konponketa lanei: hormaren gaineko zatia egonkortu, eta zuhaitz batek paretan eragindako haustura konponduko dute. Horregatik, zatika itxiko dira Atzietatik apeaderora doazen eskailerak, baina pasabide erdia beti egongo da erabilgarri. 15 bat eguneko iraupena izango dute.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!