'Noiz bukatzen da armairua?' liburua aurkezteko, gaur

Kronika - Erredakzioa 2021ko eka. 17a, 00:00

Gaur aurkeztuko dute Noiz bukatzen da armairua? liburua, 19:00etan, Biteri kultur etxean. Hernaniko azkeneko 50 urteetako LGTB memoria ariketa jasotzen du liburuak, 1969tik 2019ra; eta aurkezpenean izango dira Ibai Fresnedo eta Egoitz Arbiol, Hiruki Larrosako kideak eta ikerketa lanaren egileak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!