Eskaileren margoketa prestatzeko, gaur

Kronika - Erredakzioa 2021ko eka. 16a, 00:00

Ekainaren 28an, Sexu Askapenaren Nazioarteko Egunean, Tilosetako eskailerak ortzadarraren kolorez margotuko ditu Hernaniko Gaztelekuak, 10:30etatik 13:30etara. Eta hori prestatzeko, gaur bilduko dira, 18:00etan Gaztelekuan. Txapak eta kamixetak estanpatzeko aukera ere izango da. Parte hartzeko deia luzatu diete gazte guztiei.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!