Solasaldia etzi, Sarek antolatuta

Kronika - Erredakzioa 2021ko eka. 16a, 00:00

Ibilian ibilian, etxerako bidean kanpainaren barruan, solasaldia antolatu du Hernaniko Sarek etzi, 18:00etan Milagrosan. Bertan izango dira Iñaxio Oiartzabal Sareko kidea eta Aiert Larrarte abokatua, egungo preso politikoen egoerari, gradu aldaketen garrantziari eta etorkizuneko erronkei buruz hitz egiteko.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!