Empar Pinedari omenaldia, bere izena daramakiten sarietan

Kronika - Erredakzioa 2021ko eka. 16a, 00:00

Empar Pinedaren senideak, ekitaldian jaso zuten oroigarriarekin, EHUren Hezkuntza Fakultatean, Bilbon.

Aurreneko edizioa izan dute aurten Empar Pineda Sariek, LGTB ikuspegia gradu eta master amaierako lanetan txertatzea sustatzeko, Euskal Herriko Unibertsitatearen Berdintasun Zuzendaritzak antolatuta. Joan den ostegunean egin zuten sari banaketa, Bilboko Hezkuntza Fakultatean; eta bertan jaso zituzten sariak, aurreneko edizioko irabazleek, eta baita film laburren UniDibertsitatea Lehiaketako irabazleek ere. Ekitaldian, omenaldia egin zioten Empar Pinedari ere, eta ekintzaile hernaniarrak bertaratzerik izan ez zuen arren, haren senideek jaso zuten oroigarria, eta esker hitzak izan zituzten.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!