Mugalariei omenaldia, ostiral honetan Loidin

Kronika - Erredakzioa 2021ko eka. 16a, 00:00

Loidiko eskulturaren inguruan egingo dute, 19:00etan hasita, asteburuko mendi martxaren atarian.

Urtero bezala, ekitaldiak eta mendi martxak antolatu ditu Euskal Pirinioak Askatasun Bideak elkarteak, aurten ere, Bigarren Mundu Gerran iheslariei Pirinioak eta muga zeharkatzen lagundu zietenei omenaldia egi­teko. Eta Hernanin, ostiralean jarri dute hitzordua, ohi bezala, Loidin. 19:00etan egingo dute omenaldi xumea, bertan dagoen eskulturaren inguruan; eta ekitaldira gonbidatu dituzte herritarrak, udal ordezkariak eta Institutuko ikasleak.

Larunbatean eta igandean, berriz, mendi martxa egingo dute, Donibane Garazitik Elizon­dora, mugaren bi aldeetan izango direlako omenaldiak, ihes sa­reetan mugalari eta laguntzaile izan ziren haiek gogoratuz. Azaldu dutenez, omenaldi «labur eta xumeak» izango dira, Donibane Garazin, Bankan, Alduden, Elizondon eta Donostian, Hernanin bezalaxe.

Larunbatean, 08:00etan aterako dira autobusean Donostiatik, Donibane Garazira; eta bertatik, 10:00etan abiatuko dira oinez, Bankara bidean. Donibane Garazira bueltatu, gaua pasa, eta igandean osatuko dute bigarren zatia, Aldudetik Elizondora.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!