Erakusketa jarriko dute gaur Biterin, Txantxillak, Portuk eta Zelabidek

Kronika - Erredakzioa 2021ko eka. 16a, 00:00

Auzotar talde bat, burutu duten sorkuntza prozesuko saio batean.

Sorkume taldearen eskutik, hiru auzoek elkarlanean prestatu dute, eta ekainaren 23ra arte egongo da.

Erakusketa berezia izango da ikusgai gaurtik, Biteriko erakusketa gelan: Sorkume taldearen eskutik, Txantxilla, Zelabide eta Portu auzoetako bizilagunek lan­du dute, herritar guztientzat.

Gaur arratsaldeko 19:00etan egingo dute inaugurazioa, eta ekainaren 23ra arte egongo dira ikusgai lanak, bertan. Sorkuntza prozesu baten emaitza izango da jarriko duten erakusketa, eta Hernaniko Udalarekin elkarlanean prestatu dute, herritar guztiei eskainita.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!