'Noain 1521, azken bataila' liburua aurkeztuko du Nabarraldek, gaur

Kronika - Erredakzioa 2021ko eka. 15a, 00:00

'Noain 1521, azken bataila' liburuaren azaleko marrazkia.

Beñi Agirre hernaniarra da egileetako bat, eta aurkezpenean egongo da bera, Donostiako Okendo kultur etxean.

Noain 1521, azken bataila liburua argitaratu berri du Nabarralde Fundazioak, eta gaur aurkeztuko du, Donostiako Okendo kultur etxean, 19:00etan, Motako Gaztelua elkarteak antolatuta. 15 historialari daude egileen artean, eta horietako bat da Beñi Agirre hernaniarra. Aurkezpe­ne­an egongo da Agirre bera, Luis Mari Martinez Garaterekin ba­tera. Euskeraz zein gaztelaniaz izango da aurkezpena, eta mahai ingurua ere egingo dute.

Irekia izango da saioa, baina aforoa mugatua denez, aurretik eman beharko da izena: motakogaztelua@gmail.com helbide­an, edo 632 837 769 telefonoan.

 

«Bataila hori erabakigarria izan zen gerraren bilakaeran»

1521eko ekainaren 30ean izan zen bataila hura, eta beraz, hilabete honetan izango da 500garren urteurrena. Liburuaren si­nopsiak dioenez, Noaingo gudu-zelaian, «euskal estatuak bere azken ahalegin haundia» egin zuen: «estatu horren zilegitasuna aldarrikatu zuen, bere askatasuna babesten duen herriarena hain zuzen, inbasio zital bat eragiten ari zen etsaiaren aurrean. Baina garaitua izan zen», dio. Eta nabarmentzen du, Nafarroako erakundeen existentzia, behintzat, galdu egin zela gaur arte: «bataila hori erabakigarria izan zen gerraren bilakaeran, Nafarroaren iraganean, eta gertaeren bilakaera aztertuz gero, bistan da erreinuaren etorkizuna bertan erabaki zela».

Beñi Agirrerekin batera, honakoak dira liburuaren beste 14 egileak: Eneko del Castillo, Elur Ulibarrena, Aranzazu Amezaga, Iñaki Segredo, Patxi Zabaleta, Joseba Asiron, Mikel Zuza, Xabier Irujo, Fernando Sánchez Aranaz, José Luis Orella, Álvaro Adot, Peio Monteano, Mikel Sorauen eta Koldo Viñuales.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!