Topaketa, Hendaiaren aurka

Kronika - Erredakzioa 2021ko eka. 15a, 00:00

Kadete mailako nesken taldea, Hendaiaren aurkako lagunartekoan.

Txapelketa amaituta bazuten ere, kadete mailako nesken taldeak norgehiagoka gehiago izateko gogotsu daude. Hori horrela, topaketa antolatu zuten, joan den larunbaterako. Iparraldera bidaiatu zuten hernaniarrek, Hendaiaren aurka partidua jokatzeko.

Egun bikaina izan zuen taldeak, eskubaloian jokatzeko aukera ez ezik, beste taldearekin harremantzeko eta ondo pasatzeko aukera ere izan zutelako.

Datorren denboraldian indartsu bueltatuko dira neskak. Aurtengo osasun egoeragatik jardunaldiak zehaztea zaila izan bada ere, pistara atera diren bakoitzean sendo aritu dira, eta emaitza onak lortu dituzte. Gainera, zelai barruan maila ona erakusteaz gain, kanpoan ere giro paregabea izan dute; eta hori, lortutako emaitzetan islatu da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!