Euskal Ligako taldeak 32-10 garaitu zuen Ordizi, larunbatean

Kronika - Erredakzioa 2021ko eka. 15a, 00:00

Euskal Ligako taldea, Landaren, joan den larunbatean.

Amaiera borobila eman zioten neskek denboraldiari, garaipen argia lortu baitzuten Landaren.

Euskal Ligako taldeak txapelketako azkeneko jardunaldia jokatu zuen larunbatean, Landaren. Ordiziren aurka neurtu zituzten indarrak, eta 32-10 garaitu zituzten aurkariak. Emaitza horrekin, ezin hobeto bukatu dute aurtengo egutegia; izan ere, ez dute norgehiagokarik galdu denboraldi osoan. Gogor entrenatu dute eta erakustaldi bikaina eskaini dute partidu guztietan. Horrela, aurrean jarri diren talde guztiak garaitu dituzte.

Bere aldetik, Euskal Ligako senior taldeak ere partidua izan zuen Txingudiren aurka, larunbatean, Landaren. Norgehiagoka zaila izan zen talde hernaniarrarentzat, baina garaipena Hernanin geratu zen. Markagailua 47-20 itxi zen, hernaniarren alde.

Jardunaldi horiekin, dagoeneko eman diote amaiera aurtengo denboraldiari. Herriko beste zenbait kirol taldek egin duten moduan, beharbada egingo dute topaketaren bat. Baina, bestelakoan, datorren urtean itzuliko dira zelaira, berriro ere. 

Udalekuak, uztailean

Denboraldia amaitu bada ere, udan errugbiak ez du hutsik egingo. Hain justu, udalekuak antolatu dituzte: udaleku irekiak zein teknifikazio udalekuak. Bi kasuetan, bi txanda egingo dituzte, uztailaren 1etik 15era eta uztailaren 16tik 30era. Izena emateko epea ekainaren 4an amaitu zen.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!