Hernaniko EH Bilduk arduradun talde berria aukeratu du

Kronika - Erredakzioa 2021ko eka. 14a, 00:00
Ainhoa Ortiz de Urbina, Patxi Ibarguren eta Luis Intxauspe.

Alderdiko bilkideek hautatu dituzte Luis Intxauspe, Patxi Ibarguren eta Ainhoa Ortiz de Urbina.

Ezkerreko koalizio subiranistaren egitura berritzeko helburuz, EH Bilduren IIgarren Kongresuaren baitan, herrietako arduradun taldeak berritu dira. Hain justu, azken asteotan, hegoaldeko zuzendaritza taldea eta herrialde bakoitzeko arduradun politikoak aukeratu dituzte bilkideek. Horren ostean, Bizkaiako, Arabako, Nafarroako eta Gipuzkoako arduradun taldeak hautatu dituzte, eta baita herrietakoak ere.

Hernaniko EH Bilduri dagokionez, hauxek dira arduradun berriak: Luis Intxauspe Arozamena arduradun politikoa eta delegatua, eta Patxi Ibarguren Etxeberria eta Ainhoa Ortiz de Urbina Mendez, delegatuak.

Prozesu honetarako, Luis Intxauspek %83,78ko babesa jaso du; eta Patxi Ibargurenek eta Ainhoa Ortiz de Urbinak, berriz, %88,57koa.
Hernaniko EH Bilduko arduradun taldearen berri emateaz gain, alderdiak gogorarazi du  haiekin harremanetan jartzeko bidea dela hernani@ehbildu.eus helbidea idaztea; edo, bestela, Andre kaleko bilgunera bertaratzea.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!