Goiz Eguzkik datorren ikasturterako aurreinskripzioa zabaldu du

Kronika - Erredakzioa 2021ko eka. 14a, 00:00

Izena emateko aukera dago orain; eta, irailean, xehetasunak emango dituzte. Webgunetik, emailez, edo Goiz Eguzkira bertaratuz egin daiteke. 

Goiz Eguzkik 2021-2022 ikasturterako aurreinskripzioa zabaldu du. Hori horrela, antolatutako ekimenetan eta jardueretan parte hartzeko interesa dutenek, dagoeneko eman dezakete izena. Horretarako, hiru bide zehaztu dituzte: goizeguzkihernani@gmail.com helbidera idaztea; www.goizeguzkihernani.eus webgunean izena emanez; edo, bestela, Goiz Eguzkira bertaratuta.


Jarduera ugari, datorren ikasturterako

Makina bat ekintza eta jarduera proposatu dituzte Goiz Eguzkikoek: besteak beste, mantentze gimnasia, yoga edo erlaxazio ariketak, areto dantzak, euskal dantza, katxibola, ibilaldi nordikoa, goizeko ibilaldiak, puntu egiteko taldea, josteko taldea, informatikakoa, hizkuntzak ikastekoa, eta abar. Gainera, bazkideren batek bestelako interesen bat badu, proposamenak egin daitezkeela adierazi dute. 
Taldea osatzeko parte-hartzaile kopuru zehatz bat egon behar dela aurreratu dute. Era berean, taldeetan plazak baino pertsona gehiago baldin badaude, zozketak egingo dituzte.

Bestalde, oraingoz eskatzen den bakarra da parte hartu nahi den jarduera horietan izena ematea; «irailean zehaztuko dugu guztia».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!