Dantza garaikidea, igandean

Kronika - Erredakzioa 2021ko eka. 14a, 00:00

Igande honetan, urtero moduan, Chillida Lekun udako solstizioaren ospakizuna egingo da, 20:00etan hasita. Aurtengoan, Doos Colectivoren Gorpuztu dantza garaikideko ikuskizuna eskainiko da, eta museoak eta Udalak duten elkarlanari esker, hernaniarrek sarrerak ohi baino merkeago eskuratu ahalko dituzte; 15 euroan, alegia. Sarrerak salgai daude, Biteriko leihatilan. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!