Larunbatetik zabalik, Udal jolas igerilekuak

Kronika - Erredakzioa 2021ko eka. 14a, 00:00

Ekainaren 19an, larunbatean, irekiko dituzte Udal jolas igerilekuak. Joan den urtean bezalaxe, oraingo honetan ere aforoa erdira murriztuko da; eta, beraz, egunean bi txanda izango dira. Hori horrela, herritar bakoitzak txanda bakarra aukeratu beharko du: goizez (10:00etatik 15:00etara)edo arratsaldez (15:30etatik 20:30etara). Igerilekura sartzeko, bi aukera daude: abonu txartela aterata edo aldian aldiko sarrera erosita. Aurten, bestalde, ez dira toboganak, ez aldagelak irekiko. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!