Lizarrustitik hasita, Alleko mendira irteera antolatu du Mendiriz Mendik, igande honetarako

Kronika - Erredakzioa 2021ko eka. 14a, 00:00

Alleko mendira irteera egingo dute Mendiz Mendikoek, igandean.

08:00etan elkartuko dira Atsegindegin, eta Lizarrustira abiatuko dira. Denera, 12 kilometro egingo dituzte, 4 orduko ibilaldia. 

Mendiriz Mendik irteera antolatu du igande honetarako. Alleko mendia (1.017m) igoko dute, Lizarrustitik hasita. Goizeko 08:00etan jarri dute hitzordua, eta Atsegindegin elkartuko dira.

Guztira, 4 orduko ibilbidea aurreikusi dute, 12 kilometrokoa. Zailtasunik gabekoa dela adierazi dute, baina 400 metroko desnibela izango dute aurretik. Hain justu, Lizarrusti mendatetik hasita, Lareo urtegira doan bidea hartuko dute. Gero, bidea hasi eta handik gutxira, eskuineko bidea hartuko dute, eta malda haundi batekin egingo dute topo. Aldapa horrek tontorrera eramango ditu zuzenean. Paisaia ederra topatuko dute bidean, «basatia, baina aldi berean, lasai; harriz, goroldioz eta pagoz egindakoa». 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!