Buruarinen tailerra etzi, Atsegindegin

Kronika - Erredakzioa 2021ko eka. 13a, 00:00

Kaxko Elkarteak eta Buruarinak taldeak, Hernaniko Udalaren laguntzarekin, buruarinen bi tailer antolatu dituzte hilabete honetarako. Etzi izango da lehena, Atsegindegin, arratsaldeko 17:00etan. Bigarrena, berriz ekainaren 30ean izango da, ordu eta leku berean. Aforoa mugatua denez (gehienez ere 20 haur), beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea. Interesa dutenek, hauxe dute horretarako bidea: ipuitantai@gmail.com helbidera idatzita; edo, bestela, 722 680 828 telefono zenbakiko WhatsAppera mezua bidalita.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!