«Jaiak berrasmatzeko helburuz», Gau Beltza ekarri nahi dute Hernanira

Kronika - Erredakzioa 2021ko eka. 13a, 00:00

Gau Beltza urriaren 31n ospatzen da Euskal Herrian, eta Doberak herrira ekarri nahi du. Horretarako, topaketa antolatu du, etzi, Biterin.

Kalabazak hustu, kandelak piztu… Gau Beltza urriaren 31n ospatzen da Euskal Herrian. Ohitura zaharrak berreskuratuz, jaia berrasmatzen ari dira herriz herri. Horren bueltan, «jaiak euskeratik eta euskeraz antolatu eta bizitzearen garrantziaz jabetuta», berreskuratzeko bidea abiatu duen jai baten zabalpenean euskarri izan nahi du Euskaltzaleen Topaguneak. Zehazki, Gau Beltza edo Arimen Gaua bezala ezagun egiten ari den jaia, hain zuzen.

Jai horrek hainbat helburu ditu: besteak beste, jaiak euskeratik eta euskeraz bizitzea; ikuspegi komunitariotik antolatzea ospakizuna; aurrekontu txikiekin eta eredu jasangarriak bultzatuz egitea; eta antolatzaileek izaera anitza izatea (euskera eta kultura elkarteak, ikastetxeak, auzo elkarteak, musikariak, dantzariak, gazteekin aritzen diren taldea, eta abar). 


Topaketa etzi, Biterin

Hari horri tiraka, Doberak jai hori Hernanin ere ospatzea nahi du. Horretarako, etzi, ekainaren 15ean, topaketa antolatu du Biteriko sukaldea gelan, arratsaldeko 18:30etan. Herriko eragileekin, norbanakoekin eta taldeekin elkarlanean egin nahi du hau guztia, eta beraz, deialdia herritar guztiei luzatu die. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!