Udalbatza bihar, modu telematikoan

Kronika - Erredakzioa 2021ko eka. 13a, 00:00

Eskola Agenda 2030eko ikasle taldeek udal ordezkariekin dute hitzordua, bihar. Hain justu, Hernaniko Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxeetako ikasleek basoaren gaia izan dute hizpide, eta 15garren Garapen Jasangarritako helburua ere lantzen aritu dira ikasturte honetan. Hori horrela, orain arte landutako guztia azaltzeko eta proposamenak egiteko, udalbatza izango da bihar, modu telematikoan, goizeko 09:15etan. Ikasleek eta udal ordezkariek hartuko dute parte, eta saioa Udalaren YouTubeko kanalean zuzenean ikusteko aukera izango da.   

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!