'Ilargi guztiak', gaur eta bihar

Kronika - Erredakzioa 2021ko eka. 13a, 00:00

Asteburuko zitari eutsiz, oraingo honetan ere zinea izango da Biterin. Ilargi guztiak filma proiektatuko dute gaur, arratsaldeko 19:00etan; eta, bihar, berriz, ikusleen egunean, 16:30etan izango da. Igor Legarretaren lanak hilezkortasunari buruzko istorio fantastiko-gotikoa du ardatz, eta Itziar Ituño eta Joxean Bengoetxea dira pelikulako protagonistetako bi.  

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!