'Gau Beltza' Hernanin txertatu nahi da

Kronika - Erredakzioa 2021ko eka. 12a, 00:00

Gau Beltza urriaren 31ren bueltan ospatzen da Euskal Herrian. Ohitura zaharrak baliatuz, jaiak berrasmatzen hasiak dira herri askotan. Eta Dobera Euskara Elkarteak ere jaia ospatzeko ohitura ekarri nahi du Hernanira. «Jaia herriko eragile (talde, norbanako...) ezberdinekin elkarlanean sortu nahi dugu, horregatik, ekainaren 15ean, arratsaldeko 18:30etan egingo dugun Topaketara gonbidatu nahi zaituztegu. Biteriko 'sukaldea' gelan elkartuko gara». 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!