Karabelen 250 aparkalekutik gora sortzeko proposamenak, PSE-EEk

Kronika - Erredakzioa 2021ko eka. 12a, 00:00

Alderdi sozialistako Ricardo Crespo bozeramaileak Udal Gobernuari eskatu dio, «esku hartzea premiazkoa» dela «arazoa konpontzeko.

Hernaniko PSE-EEk 536 liburuxka buzoneatu zituen Karabelen, auzo horretan aparkaleku faltari erantzuna emateko proposatzen dituzten irtenbideen berri emateko bertako bizilagunei. Aldizkarian, azaldu dutenez, azken hamar urteetan auzo hori hazi egin da garapen «berriekin» eta hainbat hirigintza-jarduera egin dira, «autoak aparkatzeko arazoa areagotu dutenak, kaleak txiki geratu baitira hainbeste ibilgailurentzat». Hori dela eta, aparkaleku gehiago jartzea eskatu du.


Ricardo Crespo Hernaniko Udaleko bozeramaile Sozialistak esan duenez, «egoera horren aurrean sozialistok lantalde bat martxan jartzea lortu genuen, Udalean ordezkatuta dauden indar politiko guztien artean, bizilagunen elkartearen artean eta Udal teknikarien artean alternatibak eta konponbideak proposatzeko».


Lehen bilera horretara «joan ginen hiru proposamenekin, besteak beste, Karabelen 138 eta 256 aparkaleku-plaza sortzea ahalbidetuko zutenak», Crespok dioenez. «Bilera horretan, Gobernu taldeak proposatu zuen egoiliarrentzako gune bat jartzea, aparkalekuen kopurua haunditzeko inolako aurretiazko jarduerarik egin gabe. PSE-EEk, aldiz, lehenengo eta behin, auzo barruko aparkaleku-plazak haunditzea eskatzen du, gero egoiliarrentzako guneak mugatzeko».


Ricardo Crespok esan du esku hartzea «premiazkoa» dela, Karabel «aparkaleku haundi bihurtu delako Hernanira hurbiltzen den guztiarentzat. Adibidez, Landare errugbi zelaira edo Zubipe futbol zelaira joaten direnek auzo honetan uzten dute autoa. Gainera, Txotx garaian eta San Joanetan, bisitariek Karabelen ere aparkatzen dute; eta, are gehiago, barrakak, Covid-19 pandemiaren aurretik, apeaderoko aparkaleku diasuasorioan jartzen ziren. Karabeli irtenbidea ematea Hernaniri irtenbidea ematea da».

«Geltokiaren obrak eta geltoki berak arazoa larriagotuko du»
Renfeko geltoki berriaren obrekin egoera larriagoa dela dio. «Ez hori bakarrik, geltoki berri hori erreferentzia-estazio gisa erabiliko da, eta, beraz, are larriagoa izango da aparkatzeko leku libre bat aurkitzea, inguruan auto gehiegi dagoelako. Hernanitik lanera joango direnek auzoko kaleetan utziko dituzte autoak eta horrek asko zailduko du auzokide horien egunerokotasuna», esan du Crespok. 


Azkenik, PSE-EEk bere desadostasuna adierazi dio EHBilduren Udal Gobernuari, «kasu batzuetan arazo iraunkorrei aldi baterako irtenbideak baino ez zaizkielako proposatzen, hala nola, RENFEren geltoki berriaren obrek irauten duten bitartean aparkalekuak sortzea. Bestalde, 2019ko Hernani Erabaki aurrekontu partehartzaileen prozesutik 100.000 euro konprometituta daude disuasio-aparkalekuaren gaitasuna haunditzeko. Hori dena, obrak egin ondoren, ibaiaren goraldien aurka eta bigarren urbanizazioaren ondoren. Gaur egun berdin jarraitzen dugu».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!