'Bizi Elkartasun Internazionalista' jardunaldiak gaurtik igandera

Kronika - Erredakzioa 2021ko eka. 12a, 00:00

gaur eta bihar Askapenak Hernanin jarraituko ditu Bizi Elkartasun Internazionalista jardunaldietako ekitaldiak, Biterin eta bat Tilosetan. Hernaniko hainbat txoko internazionalismoz jantziko dituzte eta zortzi hitzaldi eta tailer asko eskainiko ditu, nazioarteko hizlariekin. Tailer formatuan eskainiko dira horietako asko. Etzi eragileen eta artisauen azoka eta okupazioa eta horren ostean eraikitzen den mundua irudikatzeko ibilbide tematiko bat ere egingo dira.

EGITARAUA

GAUR
10:00 – 11:30: 'Panafrikanismotik langileon Europara'. Panafricanism Today eta Askapenako kideak. Biteri kultur etxean.

12:00 – 13:30: 'Elkartasun internazionalista auzitan'. Parte hartzaileak: Askapenako kideak. Biteri kultur etxean.

16:30 – 18:00: 'Kooperazioaren aztarna munduan: esperientzia zehatzak'. Garazi Hach Embarek (Sahararen aldeko ekintzailea), Rene Behoteguy (militante boliviarra) eta Greziako KOE antolakundeko kide bat. Biteri kultur etxean.

18:30- 20:00 'Gora herri boterea!'. Euskal Herriko borroka ezberdinetako kideekin terraza tertulia txikia. Tilosetan.

BIHAR
09:00 – 11:30: 'Okupatu, eutsi eta ekoitzi '. Irteera txiki bat egingo dute.

12:00 – 13:30: 'Sin Cuba, nada sería igual '. Milagros Acea (Cuba), Souradjou Ali (Benin) eta José Manzaneda (Euskal Herria) Euskadi-Cubako kideak. Biterin.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!