Gaur arratsaldean hasiko dute Irekia Txapelketa, sei bikote hernaniarrek

Kronika - Erredakzioa 2021ko eka. 12a, 00:00

Joana Tolaretxipi, aurreko partidu batean. Irati Minerrekin ariko da gaurtik.

Ikaztegietan eta Gasteizen jokatuko dituzte aurreneko partiduak, Euskal Herri mailako txapelketan.

Torneo garrantzitsu bati ekingo diote gaur, palista hernaniarrek: Irekia Txapelketa hasiko du­te Gasteizen eta Ikaztegietan, Euskal Herriko Pilota Federazioak antolatuta.

Herriko sei bikote ariko dira lehian, guztira. Bigarren mailakoa jokatuko dute lau bikotek: Garazi Urdangarinek eta Ane Kerejetak, Nahia Eizmendik eta Eider Otaegik, Ekhine Balerdik eta Enara Maciciorrek, eta Ainhoa Urienek eta Eli Gutierrezk. Hirugarren mailan ariko dira beste bi bikoteak: Maddi Iriondo eta Alaitz Barrenetxea, eta Joana Tolaretxipi eta Irati Miner.

Horietatik, aurreneko jardunaldian, hiru bikote ariko dira Ikaztegietan, 16:00etan hasita: Urdangarin eta Ke­rejeta, Balerdi eta Maciciorren kontra; eta Tolaretxipi eta Miner, Behar Zana taldearen kontra.

Beste hiru bikoteek, Gasteizko Abetxukon jokatuko dute, 17:00etatik aurrera: Eizmendi eta Otaegi, Olarretaren kontra; Urien eta Gutierrez, Elorrioren kontra; eta Iriondo eta Barrenetxea, Larraunen kontra.

 

Emakume Master Cup txapelketako semifinala, Irazustabarrenak eta Arrietak

Etxarri-Aranatzen ere izango dute hitzordua palista hernaniarrek, asteburuan. Izan ere, Emakume Master Cupeko semifinala jokatuko dute Amaia Irazustabarrenak eta Ariane Arrietak, bihar eguerdian. Murillo eta Igoa izango dituzte aurrez aurre, 13:00etan hasita.

Aurreko asteburuan, Hondarribian ere izan ziren protagonista, hernaniarrak. Emekiren Emakumeen Pala Txapelketa­ren finalak jokatu zituzten, eta bertan, lau t'erdiko partidua jokatu zuten Joana Tolaretxipik eta Enara Maciciorrek; baita sekulako ikuskizuna eskaini ere.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!