Coronavirusak, herritarron bizitzak hankaz gora jarri zituen 2020ko martxoan, eta horren ondorioz hainbat eta hainbat ekitaldi ezin izan ziren aurrera eraman, horietako bat herriko festak.
Urte honetan ere, pandemiaren eraginez, Hernanin hain maiteak ditugun San Joan jaiak ezingo dira denok nahiko genituzken moduan ospatu.
Kultur emanaldiez gozatzeko aukera izango dugu, baina ostalaritzari dagokionez, neurri murriztaileak bete beharko dira. Hori horrela, Berriak Merkatari eta Ostalarien elkarteak dio, herritarren ardura beharrezkoa dela, pandemia honetatik salbu ateratzeko. «Laister izango dugu aukera gure ostalaritzaz gozatzeko, gure dendetan behar bezala erosteko... baina horretarako arduratsuak izan beharra daukagu».
Horregatik, Berriak Merkatari eta Ostalarien elkarteak eskatu du, kontziente izateko eta herriko festak modu arduratsu batean ospatzeko; «talde txikietan bilduz, bata bestearengadik segurtasun distantziak gordez, eta ondokoaren osasuna kontutan izanda».
Azkenik, honako mezua helarazi nahi izan du Berriak elkarteak: «gozatu herriko festez, baina modu arduratsu batean. Ez da askorik falta normaltasun batera heltzeko, beraz azken saiakera bat falta da, azken txanpan baikaude. Denon laguntza eta enpatiarekin lortu dezakegu».