Zilarrezko domina eta errekorra, 4x400 erreleboan

Kronika - Erredakzioa 2021ko eka. 12a, 00:00

Unai Roldan, Nora Lopez, Arixen Unanue, Amaiur Velez eta Naroa San Miguel.

Bigarren izan ziren Nora Lopez, Naroa San Miguel, Arixen Unanue eta Amaiur Velez, Gipuzkoakoan; eta CD Hernaniko errekorra bota zuten. 

Haundia egin zuten CD Hernaniko atletek, aurreko asteburuan, Gipuzkoako Txapelketa absolutuan, Donostiako Anoetako miniestadioan. Zilarrezko domina lortu zuten 4x400 metroko erreleboan, eta CD Hernaniko errekorra bota zuten, gainera. Nora Lopezek, Naroa San Miguelek, Arixen Unanuek eta Amaiur Velezek osatu zuten laukotea, eta bigarren sailkatu ziren proban, 4:29.10 denborarekin. 

Marka horrekin, 33 urtez indarrean egon den errekorra bota zuten lau gazteek: 4:43.40 egin zuten Ainhoa Azkuek, Sara Alzurik, Arritxu Azkuek eta Arantxa Lizartzak, Donostian bertan, 1988ko apirilaren 17an.

CD Hernaniko beste zazpi atle­tak ere hartu zuten parte, Gipuzkoako Txapelketan. Eta haundia egin zuen Mikel Camposek ere, 300 metroko proban: berak markatu zuen denborarik onena (37.01), ia bi segunduko tartearekin, eta txapeldun izan zen. 100 metrokoan ere, finalera sailkatzea lortu zuen, 11.23 denborarekin, eta zortzigarren izan zen finalean (11.36).

Mailu jaurtiketan, bestalde, markarik onena lortu zuen Iune Iturriak ere (27,23 metro), eta hirugarren izan zen Maialen Castro (19,73 metro). Eta Nora Lopez, azkenik, zazpigarren sailkatu zen luzera jauzian (5,15 metro) eta jauzi hirukoitzean (10,47 metro). Azkeneko horretan, zortzigarren izan zen Nagore Urkiola (9,98 metro). 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!