Urrizak eta Zalduak irabazi dute Sagardoaren Txapelketa

Kronika - Erredakzioa 2021ko eka. 12a, 00:00

Ansa, Zaldua, Oskar Bereziartua eta Urriza, sari banaketan.

Bereziartuaren bikoteak 30-22 gainditu zituen Setieneko Ansa II-Labaka, final haundian.

Urrizak eta Zalduak irabazi zuten Sagardoaren Txapelketako finala, Ansa II eta Labaka 30-22 gaindituta. Honela, Bereziartua sagardotegiak lortu du aurtengo txapela, eta Setien izan da azpitxapeldun.

Horixe izan zen, Ansak eta Labakak txapelketan galdu zuten aurreneko partidua, eta egun garrantzitsuenean iritsi zen zorigaiztoko porrota. Hala ere, Urriza eta Zalduaren lana goraipatzekoa izan zen. Final haundia jokatu zuten garaileek, eta aurkariek ere izan zituzten bere momentu onak.

Partidu oso berdindua izan zen, eta telebistaren aurrean bildu ziren ikusleek gozatu zuten. Nor baino nor gehiago aritu ziren Urriza eta Ansa aurrean, eta Zalduak ere borroka polita izan zuen Labakarekin, atzean.

Hasieran, 4-0 aurreratu zi­ren Urriza eta Zaldua, baina Ansak eta Labakak berehala erreakzionatu zuten, eta 4-5 jarri ziren aurretik. 15nako berdinketa iritsi arte, aldaketa asko izan ziren markagailuan, eta bikote bakoitzak bere momentuak izan zituen. Takada txikiekin, orain batzuk eta orain besteak aurreratzen ziren.

14 eta 15ekoan atsedena hartu zuten finalistek, eta horren ondoren, hobeto bueltatu ziren kantxara gorriak. Bost tantoren aldea hartu zuten markagailuan (22-17), eta abantaila hori mantentzea lortu zuten. Azkenerako, alderik haundienarekin itxi zuten finala (30-22).  

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!