«Teknifikazioa da errehabilitazio enpresen etorkizuna; sektoreak aldaketa behar du norabide horretan, eta Kursaalen dagoeneko egin dugu»

Kronika - Erredakzioa 2021eko ekainaren 12a

Kursaal taldeak 8 lan-ildo espezifiko ditu.

Kursaal Rehabilitaciones enpresa hernaniarrak eman du pausoa, eta bere egitura osoa bateratu du, eraikinen errehabilitazioan erabat espezializatutako aurreneko taldea eta konpletoena izateko. Prozesu osoa aztertu ondoren, zortzi lan-lerro ezarri ditu, ondarearen errehabilitaziotik hasi eta puntako teknologia digitalaren erabilerara, BIM modelatuaz baliatuta eta merkatuko estandar aurreratuenak aplikatuta bere errehabilitazioetan, besteak beste.

Harro egoteko modukoa da, Grupo Kursaal bezalako herriko enpresa batek, fidagarria eta esperientzia handikoa izanik, bere ibilbidean aurrerapausoa eman izana, eta errehabilitazio enpresen kontzeptua eraldatu izana.

 

Etorkizun berritzaile eta teknifikatu batera bidean

Azkeneko urteotan, Kursaalek etengabeko hazkundea bizi izan du. Esperientzia honek guztiak eta laneko prozesuak hobetzeko eta berritzeko interesak bultzatuta, bateratze hori planteatzera eraman dute.

Hala nabarmendu dute Grupo Kursaaletik: «pauso hau eman dugu, beharra ikusi dugulako merkatuari modu globalago batean aurre egiteko, eta horrela, dagoeneko prestatuta egoteko datorkigun etorkizunari ere aurre egiteko. Etorkizun horren gakoa izango da errehabilitazio enpresen teknifikazioa. Sektoreak aldaketa bat behar du norabide horretan, eta Kursaalen dagoeneko egin dugu».

Are gehiago, Gipuzkoan egoitza daukan euskal enpresa honek, urteak daramatza bere kasa ikerketaren eta I+D+i prozesuen aldeko apustua egiten, toki adierazgarrian kokatuta. «Europara begira gaude erreferente gisa, eta ikusten dugu Euskadin maila horretan edo altuagoan ari garela, baina ez dugula proiektatzen», diote.

 

 

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!