'Bizi Elkartasun Internazionalista' jardunaldiak gaurtik igandera

Kronika - Erredakzioa 2021ko eka. 11a, 00:00

Zortzi hitzaldi eta tailer eskainiko dira ia denak Biterin eta bakarra Tilosetan.

Gaur, bihar eta etzi Askapenak Hernanin egingo ditu Bizi Elkartasun Internazionalista jardunaldietako ekitaldiak, Biterin eta bat Tilosetan. Hernaniko hainbat txoko internazionalismoz jantziko dituzte eta zortzi hitzaldi eta tailer asko eskainiko ditu, nazioarteko hizlariekin. Tailer formatuan eskainiko dira horietako asko. Etzi eragileen eta artisauen azoka eta okupazioa eta horren ostean eraikitzen den mundua irudikatzeko ibilbide tematiko bat ere egingo dira.

EGITARAUA

GAUR
16:30 – 18:00: 'Euskal internazionalismoa: Bidea luze, pausoa labur'. Tailerra Askapenaren esku. Biteri kultur etxean.

18:30 – 20:00: 'Herramientas para un mundo internacionalista'. Guillermo Paniagua, ekintzaile internazionalista. Biteri kultur etxean.

BIHAR
10:00 – 11:30: 'Panafrikanismotik langileon Europara'. Panafricanism Today eta Askapenako kideak. Biteri kultur etxean.

12:00 – 13:30: 'Elkartasun internazionalista auzitan'. Parte hartzaileak: Askapenako kideak. Biteri kultur etxean.

16:30 – 18:00: 'Kooperazioaren aztarna munduan: esperientzia zehatzak'. Garazi Hach Embarek (Sahararen aldeko ekintzailea), Rene Behoteguy (militante boliviarra) eta Greziako KOE antolakundeko kide bat. Biteri kultur etxean.

18:30- 20:00 'Gora herri boterea!'. Euskal Herriko borroka ezberdinetako kideekin terraza tertulia txikia. Tilosetan.

ETZI
09:00 – 11:30: 'Okupatu, eutsi eta ekoitzi '. Irteera txiki bat egingo dute.

12:00 – 13:30: 'Sin Cuba, nada sería igual '. Milagros Acea (Cuba), Souradjou Ali (Benin) eta José Manzaneda (Euskal Herria) Euskadi-Cubako kideak. Biterin.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!