Musika Eskolaren emanaldia 27an

Kronika - Erredakzioa 2021ko eka. 11a, 00:00

Hernaniko San Joanen barruan Osiñaga auzoan Hernaniko Musika Eskolako gazte talde batek emanaldia emango du, ekainaren 27an, 12:00etan Itxasburuko bide ondoko aparkalekuan. Ondoren, auzo elkarteak bazkari bat antolatu du Itxasburu sagardotegian. Elkarrekin bazkaldu nahi duenak izena eman behar du ekainaren 17a baino lehen 649 493 920 telefonora deituta (Amaia).

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!