Bertso saioa bihar, gaztetxean, 'Ez da delitua' ekimenari jarraipena emateko

Kronika - Erredakzioa 2021ko eka. 10a, 00:00

Andoni Rekondo, Iker Ormazabal eta Lierni Rekondo arituko dira bertsotan, 19:00etan hasita. Sarrerak salgai daude, 5 euroan. 

2017ko uztailean, gazte talde batek Jauregi auzoko Hego Haizea okupatu zuen. Horren harira, Hernaniko bi gazte epaitu zituzten joan den otsailean. Epaiak usurpazio delitutik egotzi zituen, baina 11.000 euroko kalte-ordainak ordaintzera kondenatu zituen bi hernaniarrak. Egoera horren aurrean, «okupazio saiakera batengatik izandako epaiketaren errepresio ekonomikoari aurre egiteko, Ez da delitua egitasmoari jarraipena emanez», diru bilketa kanpaina jarri zuten abian Kontrakantxak.


Horren bueltan, bertso saioa izango da bihar, gaztetxean. Arratsaldeko 19:00etan jarri dute hitzordua, eta sarrerak 5 euroan eros daitezke. Oholtza gainean, bestalde, Andoni Rekondo, Iker Ormazabal eta Lierni Rekondo arituko dira. Horrez gain, ekainaren 18an, kontzertua ere izango da, 17:00etan, Sasikumeak taldearekin eta beste talde sorpresa batekin. Ekintza horretarako ere sarrerak 5 euroan daude salgai.

Igandean eta ekainaren 19an postuak, herrian barrena
Horrekin batera, igandean eta ekainaren 19an postuak jarriko dituzte herrian, dirua biltzeko.  

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!