Gobernuz kanpoko zenbait erakundek aurkezpena gaur, Udal areto nagusian

Kronika - Erredakzioa 2021ko eka. 10a, 00:00

Arratsaldeko 17:00etan, bost GKEk beraien proiektuak aurkeztuko dituzte, eta Udalak egindako deialdia irekia da herritar guztientzat. 

Hernaniko Udalaren Lankidetza Arloaren misioa da «herritar eta erakundeen konpromisotik abiatuta, gizarte zuzenago eta parekatuago baten alde egitea, tokian tokiko ekimenetik hasi eta garapen globalera iritsiz». Hari horri tiraka, 2019 urteko abuztuaren 9an, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean, Udalak argitaratu zuen Txirotutako beste herrialdeekiko lankidetza eta garapenerako dirulaguntza deialdia. 

Aurkezpena, gaur arratsaldean
Deialdiaren argitalpenaren hurrengo hilabeteetan, aurkeztutako proiektuak aztertu zituen Udalak, eta horren ostean, 2020ko martxoaren 12an, Tokiko Gobernu Batzarrak dirulaguntza zein erakunderi emango zien erabaki zuen. Denera, gobernuz kanpoko 5 erakunderen proiektu lagundu dituzte diruz: Calcuta Ondoan, Herriok Bat, Mugarik Gabe, Mundu Berriak Por un  Desarrollo Cultural elkartea, eta Etiopia Utopia.


Gaurkoan, Udaleko Lankidetza Arloak saioa antolatu du, aipatutako gobernuz kanpoko bost erakundeek beraien proiektuak aurkezteko. Arratsaldeko 17:00etan jarri dute hitzordua, Udal areto nagusian. Elkarte bakoitzak herrialde bat du hizpide: India, Venezuela, Bolivia, Kolonbia eta Etiopia. Egindako lanaren berri emango dute, eta herritarrei bertaratzeko deialdia luzatu die Udalak

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!