Bazkari musikatua, larunbat honetan

Kronika - Erredakzioa 2021ko eka. 9a, 00:00

Bazkari musikatua izango da larunbatean, Iparragirren, Eli eta Manex Pagolarekin. Eguerdiko 14:00etan jarri dute hitzordua, eta 35 euroan sagardotegiko menua zein menu begetarianoa izango dira aukeran. Aukera begetarianoa nahi dutenek, aldez aurretik enkargatu beharko dute, sagardotegira deituta. Erreserba egiteko, Iparragirrera deitu behar da: 943 55 03 28.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!