Buruarinen tailerra, ekainaren 15ean eta 30ean

Kronika - Erredakzioa 2021ko eka. 8a, 00:00

Buruarinen tailerra, 2020ko Gabonetan.

Arratsaldeko 17:00etan jarri dute hitzordua, eta dohainik izango da.

Kaxko Elkarteak eta Buruarinak taldeak, Hernaniko Udalaren laguntzarekin, buruarinen bi tailer antolatu dituzte hilabete honetarako. Lehena, hilaren 15ean izango da; eta, bigarrena, berriz ekainaren 30ean. Bi saioak Atsegindegin izango dira, arratsaldeko 17:00etan.

Izena eman behar da, aurretik

Bestalde, jakinarazi dutenez, jardueran parte hartzeko plazak mugatuak dira. Hori horrela, beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea. Hauxe da horretarako bidea: ipuitantai@gmail.com helbidera idatzita; edo, bestela, 722 680 828 telefono zenbakiko WhatsAppera mezua bidalita.

Horrez gain, tailerrak dohainik dira eta familiei daude zuzenduta. Era berean, bi saioetako aforoa, gehienez ere, 20 pertsonakoa da. Beraz, izena ematen dutenen hurrenkeran beteko dira ezarritako plazak. Horrekin batera, beharrezkoa izango da parte hartzen duen ume bakoitzarekin heldu bat egotea.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!