Bide onetik jarraitzen dute Hernaniko taldeek

Kronika - Erredakzioa 2021ko eka. 8a, 00:00

Nesken errugbi taldeak beste partidu bat irabazi du Eibarren.

Euskal Ligan eta 18 eta 16 urtez azpikoetan garaipen erosoak lortu dituzte asteburuan.

Errugbi denboraldia oraindik ez da amaitu Hernaniko zenbait taldeentzat eta partiduak jokatu dituzte asteburuan. Gainera hernaniarrek partidu guztiak irabazi dituzte, asteburu oparoa biribilduz. 


Garaipenak lortu eta lortu dabiltzanak Euskal Ligako jokalariak dira. Beste behin garaipen ederra lortu zuten Unben, Eibarren bigarren taldearen aurka. Oraingoan emaitza 38-66 izan zen neska hernaniarrentzat. Gero eta hobeto ari dira jokatzen eta erakustaldia eman zuten.


Bestetik, 18 urtez azpikoak Ordiziaren aurka aritu ziren Landaren. Hemen garaipena oraindik eta errazagoa izan zen: Berriz ere Euskal Herriko talderik sendoena dela erakutsi zuten eta 43-0 gailendu ziren. 


Ordiziarrak, punturik lortu gabe bueltatu ziren Goierrira. 16 urtez azpikoek lortu zuten asteburuko garaipenik nabarmenena. Azken emaitza 61-0 izan zen eta trikoloreek denboraldian zehar bere nagusitasuna beste taldeekiko berretsi zuten. 


Argi dago Hernaniren harrobian lana oso ongi egiten dela eta beheko taldeen emaitzek hori argi eta garbi erakusten dute. 


Aurten Espainiako txapelketan jokatzeak ere beraien hazkundean eragin du eta maila hobean jokatzea ekartzen du horrek.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!